Ongi etorri Aránzazu Hoteles taldearen webgune korporatibora. Hotel-taldea 5 eta 4 izarreko lau hotelek osatuta dago; hotelak Bilbao, Donostia eta Haro (Errioxa) hirien erdigunean daude.

Carlton hotelaren handitasuna (monumentu arkitektoniko, artistiko eta kultural izendatuta dago), Abando hotelaren funtzionaltasuna (Bilboko Trubea zinemak garai batean), San Sebastián hotelaren kokaleku ezin hobea, Los Agustinos hotelaren xarma… bertako langileak bezero mota bakoitzera moldatzen dira haren behar guztiak asetze aldera.

1965etik, gure ostatu-hartzaileak gogobetetzea izan da beti gure xedea; horregatik, ahalegin guztia egiten dugu Aránzazu Hoteles taldeko hoteletan emandako egonaldia paregabea izan dadin.

Tradizioa eta modernotasuna konbinatzen ditugu, baita eremu dotoreak eta funtzionalak ere; horrela, gastronomia ona, kokaleku bikainak eta tratu pertsonalizatua ere zainduz, gure hotelak ezin hobeak izango zaizkizu bai negozio-bidaiak, bai aisia-bidaiak egiteko.

Gure hotelak polikiago ezagutzeko gonbita egiten dizugu, laster gurera etorriko zarelakoan.