Gastronomia EAEren erakargarritasunetako bat denez, Aránzazu Hoteles taldeak garrantzi handiena ematen dio, lehengaiak zein plateren prestaketa goi-kalitatekoak izateko.

Har ezazu ezusteko eder bat gure chefen berrikuntzekin, eta gozatu ahal bezain beste errezeta tradizionalekin.

Carlton, Abando eta San Sebastián hoteletako jatetxeen bidez, euskal gastronomiaren mundu zoragarrian sartzera gonbidatzen zaitugu.

Gozatu gure sukaldaritzako sorkuntza arrakastatsuenen karta zabal batez eta produktu onenen kalitateaz.

Horrez gain, Haroko Los Agustinos Hoteleko Las Duelas jatetxean errioxar sukaldaritzako gure plater tradizionalak Errioxako ardoen aukeraketa onenarekin dastatzera gonbidatzen zaitugu.

    Carlton Hotela

    Hasieran Begoñako Basilikaren ondoan zegoenean gertatzen zen bezala, goi-mailako euskal gastronomiaren tenplu honek bere tradizioari eutsi dio, bere espezialitate finenekin giro apartean, klasikotasuna eta dotoretasuna bateratzen dituen dekorazioarekin. 

    Abando Hotela

    Epaia jatetxea goi-mailako gastronomiaren barnean prezioak modu onean dituen aukera da, baita prestaerarik finenetan ere.

    Goi-kategoriako karta bat eskaintzen du, eta bertan, euskal sukaldaritzako sormen-lan ospetsuenak eta jatetxearen beraren beste proposamen batzuk daude, denen gusturako.

    Azpimarratzekoak dira arrainak eta ardo-karta zabala, merkatuko preziorik merkeenekin.

    San Sebastián Hotela

    Hondartzaren ondoan dagoen San Sebastián Hoteleko ONDARRETA jatetxe-kafetegiaren dekorazio berriak argitasun naturala jasotzen du giro atsegina sortzeko, bertan ahorik finenak ere gogobeteko dituzten plater tradizionalez eta gure aukeraketaz gozatzeko. 

    Los Agustinos Hotela

    Dastatu Errioxako sukaldaritzan oinarritutako plateren aukeraketa zabal bat, nola ez Haroko Los Agustinos Hotelaren upeltegi bikaineko edozein Errioxako ardorekin batera.

    Gozatu bertako produktuen zapore gozoez, eta aldi berean, hoteleko klaustroko giro atseginaz.