Los Agustinos Hotela Errioxako Gobernuak babestutako lehen kategoriako eraikin paregabea da, 1373an komentu gisa sortu zena.

Aparteko pribilegioa da historia darien eraikinaren hormen barnean dauden instalazio erosoetan ostatu hartzea. 62 gela daude, gehienak kanpora begira daudenak. Gela horien osagarri gisa, klaustro ikaragarri bat dago, kristalez egindako eta girotutako kupula batekin estalia; hain zuzen, hori da Los Agustinos Hotelaren ikurra.

Horrez gain, Los Agustinos Hotelean banketeak, bilerak eta enpresa-ekitaldiak egiteko zein konbentzio handiak antolatzeko aretoak daude.

Gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen artean hauek azpimarra ditzakegu: Las Duelas jatetxea, Las Duelas bistro-a, taberna-kafetegia, 24 orduko gela-zerbitzua eta hoteleko instalazio guztietan dagoen doako Wi-Fi konexioa.