1926an inauguratutako Carlton Hotela Bilboko eraikinik adierazgarrienetako bat eta hotelik dotoreena da. Monumentu arkitektoniko, artistiko, historiko eta kultural izendatu zuten.

Erdialdeko Federico Moyua plazan dago, Bilboko Kale Nagusiaren erdia-erdian, merkataritza eta negozioetako kale garrantzitsuenetako bat den kalean. Hotelean dauden instalazioen artean nabarmentzekoak dira gimnasioa, business center-a, taberna amerikarra, jatetxea eta 24 orduko gela-zerbitzua.

Hirian duen kokapen estrategikoari esker mota guztietako ekitaldi, bilera, kongresu eta konbentzioak egiteko lekurik aproposena da eraikin eder hau. Hainbat pertsona-kopururentzat prestatutako aretoak daude, mota guztietako ekitaldietara egokitzen direnak.

Carlton Hotelean 142 gela zabal daude 6 solairutan banatuta. Gela guztien artean azpimarratzekoa da Suite Inperiala, hotelaren azkeneko solairuan dagoenez ikusmira ederra baitago bertatik. 250 metro karratukoa da, eta horietan bi gela bikoitz, bi bainugela, komun bat, fitness gela bat (lurrun-bainuaz hornitua), sukaldea, irakurketa-gela eta home cinema gela daude.