Ezagutu EAEn eta Errioxan dauden goi-kategoriako (5 eta 4 izarreko) gure 4 hotelak.

Gure hotel guztiek kokapen bikaina dute hiriaren barnean eta bezeroaren gogobetetasunean oinarritutako zerbitzu pertsonalizatua ematen dute.

Hotelak duten estilo bakarragatik bereizten dira, eta Bilbo, Donostia eta Haroko hotelak atseden hartzeko aukerarik onena dira lanegun gogor baten ondoren edota egun osoa hiria bisitatzen eman ondoren.

hotel-carlton-fachada

Carlton Hotela***** Bilbao

Carlton Hotela Bilboren erdi-erdian dago, Moyua plazan, eta 1926an eraiki zutenetik hiriaren ikurretako bat da.

Monumentu arkitektoniko, artistiko, historiko eta kultural izendatu zuten, eta bost izarretako hotel baten zerbitzu eta arreta esklusiboak eskaintzen dizkie bere bezeroei.

Argibide gehiago
hotel-abando-fachada

Abando Hotela **** Bilbao

Bilboko erdigune komertzial eta finantzarioan dago, eta Abando Hotela aisiako bidaietarako aukera aparta ere bada, hiriko interes turistikoko lekuetatik gertu dago-eta.

1991n berritutako Abando Hotela Bilbon ostatu hartzeko hautu egokia da, izan ere 141 gela eta 100 plazako garaje pribatua baititu.

Argibide gehiago

hotel-san-sebastian-fachada

San Sebastián Hotela **** Donostia

San Sebastián Hotela Ondarreta hondartzaren ondoan dago eta hotelera zuzenean joan daiteke hiriko sarreretatik. Bertan dauden 90 geletan tradizioa eta modernitatea uztartzen dira. Bilera-gelak ere badaude, eta orain dela gutxi berritu dute zerbitzu eguneratuenak eskaini ahal izateko.

Argibide gehiago
hotel-agustinos

Los Agustinos Hotela **** Haro

Los Agustinos Hotelaren eraikin paregabeak xarmaz beteko du zure egonaldia Haroko hiribilduan. Komentua, eskola, ospitalea eta kartzela izandako hotel honetan landa-giroko estiloan dekoratutako 62 gela daude.

Gozatu egonaldi ezin ahaztuzko batez goi-kategoriako hotel batean.

Argibide gehiago