Bizkaiko Gurutze Gorriak estrategiko jardunaldia

31 January, 2018

Bizkaiko Gurutze Gorriak gogoeta estrategiko jardunaldia egin du gaur, Bizkaiko gizarteko 14 ordezkarik osatutako taldearekin. Erakundearen kudeaketari buruzko kontrastea egitea bilatzen duen topaketa da, esku-hartze alor guztietan hobekuntza lehiakorrerako erabakiak hartu ahal izateko, tresna gisa Euskaliten Kudeaketa Aurreratu Eredua erabiliz. Jardunaldian landu diren gaien artean berdintasuna, gardentasuna, boluntariotza eta aliantzen garrantzia egon dira, besteak beste.

Kontraste taldea unibertsitate, enpresa, finantza, kazetaritza, elkarte eta merkataritza arloetako kideek osatzen dute. Bilboko Abando hotelean gaur egin den jardunaldiko partaideak hauek izan dira: Enpresetako Zuzendaritza taldeetako Emakume Kideen Elkarteko Isabel Iturbe, Murgibe aholkularitzako Itxasne Martínez, Jan Experienceko Ziortza Esesumaga, Tecuniko Gorka Pérez, Bilboko Abando hoteleko Iñigo de la Fuente eta Yolanda del Hoyo, El Corte Ingléseko Carmelo Lezana, Deusto Business School-eko Virginia Gómez, finantza arloan esperientzia zabala duen Jose Luis Bilbao, osasun publikoaren alorrean esperientzia luzea duen Ana Chueca, Banco Santanderreko Ana Villalabeitia eta UPV-EHUko Pello Salaburu, Amaia Zarraga eta Alfonso Davalillo.